Administrazio publikoen sektorean sailkatutako unitate guztiek egindako eragiketen ikuspegi osoa eskaintzen duen urteroko argitaratze estatistikoa. SEC sisteman sektore instituzionaletarako jasotako kontu ekonomikoak aurkeztu dira. Bereziki, kontu korronteak eta metaketa-kontuak, eta kontabilitate-saldoak.Oinarrizko datuak unitate guztien aurrekontuen behin betiko likidazioetatik datoz; horrek esan nahi du ezin direla erabili kontabilitate-itxieraren legezko prozesua amaitu eta Kontu-hartzailetza Nagusiak likidazio guztiak jaso arte.