Aplikazio-eremua eta taxonomiaren helburua | Taxonomiaren helburua da toki-entitateei eta haien erakunde autonomiadunei laguntzea kanpo-kontroleko organoei urteko kontuen berri ematen; haren bidez, toki-erakundeek errazago prestatu eta helaraziko dute informazioa, eta kanpo-kontroleko organoek errazago jaso eta tratatuko dute. CONTALOC taxonomiak tokiko kontabilitateko eredu normalaren, sinplifikatuaren eta oinarrizkoaren argibideetan araututako urteko kontuak osatzen dituzten dokumentuetako informazioa biltzen du. Kontu horiek Ekonomiako eta Ogasuneko ministroaren 2004ko azaroaren 23ko kasuan kasuko aginduen bidez onartu ziren. Eredu normaletan eta sinplifikatuetan, egiaztapen-balantzea gehitu zaio informazio horri. |
---|
Jabea | Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak zehazten du, XBRL España elkarteak aztertua eta izapidetua, eta Aurrekontuetako Administrazioaren Interneteko atarian argitaratua (www.igae.pap.hacienda.gob.es) |
---|
Jaulkitze-data | 2010-01-20 |
---|
Taxonomiaren egoera | Amaierako egoera |
---|
Onarpen-maila | Berrikusteko prozesuan |
---|
Taxonomiaren bertsioa | 1.0 |
---|
Erabilitako XBRL zehaztapenaren bertsioa | Zehaztapena XBRL 2.1 de 2003-12-31 + corrected errata 2006-12-18 (Recommendation). |
---|
Kontaktua | Iritzi eta esperientziak trukatzeko:
XBRL CONTALOC taxonomia-foroa Gorabehera edo kontsultetarako:
soportebasical@igae.hacienda.gob.es |
---|
Iruzkinak | Hasiera batean, CONTALOC taxonomia bi taxonomiaren batura gisa konfiguratu zen: ICEL (toki-entitateen eta toki-erakunde autonomiadunen urteko kontuak) eta LENLOC (toki-entitateen eta haien erakunde autonomiadunen aurrekontuaren likidazioa), entitate horiek eman behar duten informazio ekonomiko eta finantzarioa errazago helarazteko. Bi taxonomiak egoera desberdinetan daudenez (ICEL, prestatzen, eta LENLOC, garatuta eta erabiltzen), utzi egin da hasierako konfigurazio hori. Horrenbestez, CONTALOC ICEL izango da aurrerantzean, eta LENLOC taxonomiak indarrean jarraituko du, haren aplikazio praktikoan izandako lorpenak ahalik eta errentagarrien bihurtzeko. |
---|
Aurrizkiak eta Namespace izenekoak | Eredu normala: contaloc-n https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-n/2009-mm-dd Eredu sinplifikatua: contaloc-s https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-s/2009-mm-dd Oinarrizko eredua contaloc-b https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-b/2009-mm-dd |
---|
Taxonomiaren kokapen fisikoa | Eredu normala:
https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-n.xsd Eredu sinplifikatua:
https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-s.xsd Oinarrizko eredua:
https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-b.xsd |
---|
Taxonomia bateraezinak | Bat ere ez |
---|
Laburpen-dokumentua |
CONTALOC-Descripción.pdf |
---|
Beste taxonomia batzuekiko erreferentziak | Ez dago beste ezein taxonomiaren erreferentziarik |
---|
XBRL txostenak, adibide gisa | Eredu normala:
NIF_2009_NOR_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL Eredu sinplifikatua:
NIF_2009_SIM_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL Oinarrizko eredua
NIF_2009_BAS_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL |
---|
Fitxategi guztiak |
CONTALOC_v1.0.zip |
---|
Ikustailea | Taxonomiarekin bat datozen XBRL txostenak paperean aurkezten diren txostenen antzeko formatuan ikusteko, ikustaile bat garatu da, eta, hari esker, web-arakatzaile batean agertuko zaigu instantzia batean jasotako txostenetako bakoitza.
XBRL CONTALOC ikustailea eremu honetako "Tresnak" atalean deskarga daiteke. |
---|
Bihurgailua | XBRL CONTALOC taxonomia berria errazago ezartzeko eta, etorkizunean , toki-entitateen eta haien erakunde autonomiadunen urteko kontuetarako formatu normalizatu gisa erabiltzeko, XML fitxategiak XBRL-CONTALOC bihurtzeko aukera ematen duen aplikazio bat garatu da. XML formatutik XBRL CONTALOC formaturako bihurgailua eremu honetako "Tresnak" atalean deskarga daiteke. |
---|