Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikuluak ezartzen du Estatuko Kontu-hartzaile Nagusiak txosten bat egingo duela hiru hilean behin, Estatuko Administrazio Orokorraren betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruz. Txosten horretan nahitaez jasoko dira epeari dagokionez bete gabe dauden betebeharren kopurua eta zenbateko osoa. Agindu hori betetzeko, IGAEk aldian-aldian argitaratuko du.