Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

Gainbegiratze iraunkorra

IGAEri esleitzen zaio funtzio hau Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 85.3 artikuluari jarraiki. Bere lana izango da, hortaz, Estatuko instituzioen sektore publikoko erakunde guztiek, sortzen direnetik desagertzen diren arte, aipatu Legean xedatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, eta zehatz-mehatz:

  • Sortu izana justifikatzen dituzten egoerak benetakoak direla ikustea.
  • Erakundeek finantza-iraunkortasuna dutela egiaztatzea.
  • Sortzeko helburuak betetzen ez direnean, desagertzeko kausak benetakoak direla egiaztatzea, edo helburuak lortzeko egoera onena ez direla aztertzea erakundeak indarrean jarraitzeko.

Onartu berria da apirilaren 9ko HFP/371/2018 Agindua, zeinaren bidez arautzen dira Estatuko sektore publiko instituzionala osatzen duten erakundeen gainbegiratze iraunkorrari dagozkion planifikazio-, egikaritze- eta ebaluazio-jarduerak. Agindu horrek arautzen ditu Estatuko Administrazioaren Esku Hartzailetza Nagusiak gainbegiratze iraunkorraren alorrean burutu behar dituen jarduerak.