IGAEk estatuko sektore publikoak ematen dituen diru-laguntzen eta laguntza publikoen finantza-kontrola egiten du.
Onuradunak eta entitate kolaboratzaileak kontrolatzen dira, eta kontrol hori azaroaren 17ko Diru Laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren III. Tituluan arautzen da, baita aipatu Legea garatzen duen Erregelamenduan ere (887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa).
Diru-laguntzen finantza-kontrola kontu-ikuskaritzen urteko planera egokituko da, baita Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiak urtero onartzen dituen aldaketetara ere.
Esku Hartzailetza Nagusiak diru-laguntza eman zion organoari eska liezaioke diru-laguntzaren zenbateko osoa edo zati bat itzul dezan, eta dagokion zigor-espedientea bidera dezake.
Bestalde, IGAEri dagokio Diru-laguntzen Datu Base Nazionala kudeatzea; diru-laguntzen eta laguntza publikoen gardentasunari buruzko espainiar estatuko eta Europar Batasuneko araudiek xedatzen dutena betez. Araudi horien edukia esteka honen bitartez kontsulta
daiteke.