Toki-erakundeen Kontu Orokorra errendatzeko gomendatutako formatu normalizatua, 2013ko Tokiko Kontabilitatearen Jarraibideetarako egokitua eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren ebazpen bidez onartua (2015eko azaroaren 20ko 278 zk.ko BOEn argitaratua):
Resolución de 13 de noviembre de 2015, de la Intervención General de la Administración del Estado, por la que se recomienda un nuevo formato normalizado de la Cuenta General de las entidades locales en soporte informático para su rendición (pdf)
Ebazpen horretan, kontabilitateko ereduetako bakoitzerako Kontu Orokorraren informazioa normalizatu da, hura osatuko duten fitxategien izenak kodetu dira, eta datuen integritatea kontrolatzeko arauak finkatu dira.
Gainera, Kontu Orokorrarekin batera aurkeztu behar den dokumentazio osagarriko urteko kontu bateratuei dagokienez (haren edukia eta erregulazioa HAC/836/2021 Aginduan dago, uztailaren 9koan, tokiko sektore publikoan urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak onartzen dituenean), IGAEk 2022ko abenduaren 22an emandako Ebazpenak 2015eko azaroaren 13ko Ebazpenean xedatutako urteko kontu bateratuen formatua aldatzen du, Kontu Orokorra konfiguratzen duten toki-erakundearen beraren kontuari, erakunde autonomiadunen kontuari eta atxikitako partzuergoen kontuari dagokienez azken ebazpenean ezarritakoaren arabera dena homogeneizatzeko:
Resolución de 22 de diciembre de 2022 (pdf), de la Intervención General de la Administración del Estado, por la que se modifica el formato de las cuentas anuales consolidadas previsto en la Resolución de 13 de noviembre de 2015
Toki-erakundearen beraren kontuari, erakunde autonomiadunen kontuari eta atxikitako partzuergoen kontuari buruzko informazioa, zenbaki bidez adieraz daitekeenez, «xml» fitxategi batean bidali da.
Halaber, Kontu Orokorrarekin batera aurkeztu behar diren eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ekitaldietarako prestatu behar diren Urteko Kontu Bateratuen kasuan ere, «xml» fitxategi-formatua erabili da urteko kontu bateratu horiei buruzko datu batzuk bidaltzeko (haiei buruzko informazio zehatza —besteak beste, haiek prestatzeko erabili diren irizpideak, eskakizunak, arauak eta arrazoiak— «xml» fitxategitik kanpo uztea erabaki da, ez datorrelako bat edukiari eman nahi izan zaion helmenarekin, eta dagokion kanpo-kontroleko organoak ezartzen duen bitartekoaren bidez aurkeztu beharko da).