Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusia (IGAE) Estatuko sektore publikoaren barne-kontroleko organoa eta kontabilitate publikoaren zuzendaritza-zentroa eta kudeatzailea da.
Kontrol-organoa den aldetik, IGAE arduratzen da egiaztatzeaz, legezkotasunaren aurretiazko kontrolaren bidez, finantza-kontrol iraunkorraren bidez, auditoretza publikoaren bidez eta dirulaguntzen finantza-kontrolaren bidez, Estatuko sektore publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioa bat datorrela legezkotasun-, ekonomia-, eraginkortasun- eta efikazia-printzipioekin.
Kontabilitate publikoa kudeatzen eta zuzentzen duen zentroa denez, kudeaketa publikoari buruzko kontabilitate-informazio fidagarria, osoa, profesionala eta independentea ematea dagokio. Eta, alde horretatik, sektore publikoko kontu ekonomikoak Kontu Nazionalen Europako Sistemaren metodologiaren arabera egiteko erantzukizuna dauka. Sistema horren emaitza zehatz eta espezifikoena da defizit publikoaren zenbatekoa zehaztea, zifra hori funtsezkoa baita nazioaren bizitza ekonomikoan, bai administrazio publiko guztiena, bai haien azpisektore bakoitzarena.
Orri hauen bidez, IGAEk egindako hainbat argitalpen, estatistika eta txostenetara sar zaitezke, bai eta goian zerrendatutako funtzioen adierazpenetara eta kontrol ekonomiko-finantzarioaren eta kontabilitate publikoaren eremuko araudi eguneratura ere, zuzenean edo bere datu-baseen bidez.