Estatistika honen zati diren administrazio publikoak sektoreko hiru azpisektoreen SEC sistemaren definizioa honako hau da:
- Administrazio nagusia: Azpisektore honen barruan Estatuko administrazio-organo guztiak eta eskualde ekonomiko osora zabaltzen den eskumena duten bestelako erakunde nagusiak daude, administrazio nagusiaren Gizarte Segurantzako funtsak izan ezik.
- Eskualdeko administrazioa: Azpisektore hau erakunde-unitate bereiziak osatzen dituzten administrazio-motek osatzen dute, eta administrazio publikoko funtzio batzuk betetzen dituzte, Gizarte Segurantzako funtsak izan ezik, administrazio nagusiarena baino maila txikiagoan eta tokiko erakundeena baino maila handiagoan.
- Gizarte Segurantzako funtsak: “Gizarte Segurantzako Funtsak” azpisektoreak prestazio sozialak emateko jarduera nagusia duten erakunde-unitateak, unitate nagusiak eta lurraldeko unitateak hartzen ditu barne, eta honako bi irizpide hauek betetzen dituzte:
a) biztanleriaren zenbait taldek sisteman parte hartzeko edo kotizazioak ordaintzeko beharra daukate, legezko xedapenei edo araudiei jarraituz, eta
b) ikuskapen-erakunde edo enplegatzaile gisa betetzen duten eginkizuna alde batera utzita, administrazio publikoek aipatutako unitateak kudeatzeko ardura daukate kotizazioak eta prestazioak ezartzeari edo onartzeari dagokionez.