Administrazio publikoen sektoreko Hiru Hilez Behingoko Kontuak Estatu Kideen epe laburreko finantza publikoei buruzko estatistiken esparruan kokatzen dira. Helburua politika ekonomikoak sortzen dituzten arduradunei erabakiak hartzeko beharrezkoak diren datuak ematea da. Sektorearen kontuak aurkeztuz gain, estatuko legeriaren arabera azpisektoreen hiru hilez behingoko kontuak aurkeztu behar dira ere bai. Azpisektoreak honako hauek dira: Administrazio nagusia, eskualdeko administrazioa, tokiko administrazioa eta Gizarte segurantzako funtsak.