Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

RCF erregistroaren elkarreragingarritasunerako zerbitzuak

Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde publikoen fakturen kontabilitateko erregistroa. Servicios Web para la interoperabilidad del RCF

Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiaren (aurrerantzean IGAE) Aurrekontu Informatikaren Bulegoak (aurrerantzean OIP) web zerbitzuak sortu ditu Aurrekontu Administrazioa osatzen duten zuzendaritza-zentroetako arlo funtzionaletan kudeaketa-aplikazioen elkarreragingarritasunerako.

WEB zerbitzu horiei esker fakturak deskargatu eta horien egoera aldatzeko aukera dago kontabilitate-informaziorako SIC3 sistemaz kanpoko edozein kudeaketa-aplikaziotik, honako metodo hauen bitartez:

​Métodos del servicio Web del RCF ​Descripción del método
​EskatuFakturaBerriaKudeaketa-sistemak deskargatu ez dituen fakturak eskatzeko
​deskargatuFakturaFitxategitik faktura eta eranskinak deskargatzeko
deskargatuFaktura2Deskargatzeko metodoaren berdina Faktura metodoaren berdina da, baina datu gehiago dakartza deskargatzen den fakturak
​berretsiFakturaDeskargaFaktura baten deskarga berresteko
berretsiFakturaZerrendarenDeskargaFaktura-zerrendaren deskarga berresteko
​aldatuFakturarenEgoera2Faktura-zerrenda baten egoera aldatzeko
aldatuFakturaZerrendarenEgoeraidatziOrdaindutakoFaktura
Ordaindutako fakturak idaztekoeskatuBaliogabetzekoProposamenBerriak
Jasotzen diren baliogabetzeko proposamenak eskatzekoaldatuBaliogabetzekoProposamenenEgoera
​Faktura baten baliogabetzeko proposamenaren egoera aldatzekoateraOnarpenDatuGehigarrienArgazkia
Faktura baten onarpenen datu gehigarriak jakinaraztekoezabatuOnarpenenDatuGehigarriak
Faktura baten onarpenen datu gehigarriak ezabatzeko Faktura baten onarpenen datu gehigarriak ezabatzeko
kontsultatuFakturakFakturak kontsultatzeko
kontsultaGenerikoa Kontsulta generikoa egiteko

 

Deskribapena;“RCFaren Web Zerbitzuen eskuliburua”delakoan kontsulta dezakezu

Web zerbitzuak eskatzeko aurretiazko baldintzak

OIParen Web zerbitzu korporatiboetara behar duen Unitatearen aplikazio-zerbitzarietatik sartuko da, Administrazioaren Intraneta edo SARA sarea komunikazio-bide gisa erabiliz. Ohiz-kanpoko kasuetan baino ez da Internetez sartu ahal izango.

Bezeroen Web zerbitzuak zigiludun ziurtagiri bidez egiaztatuko dira (Herritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 13.3d eta 18.1.a artikulua). Administrazioen Estatu Idazkaritzaren @firma plataformak onetsitako egiaztapen-zerbitzu emaileren batek egin beharko du aipatu ziurtagiria. Onartzen diren ziurtagiriei buruzko informazio eguneratua lor dezakezu Internet helbide honetan:

https://administracionelectronica.gob.es/ctt/afirma/descargas#.XRX_4tozaUk

Web zerbitzuak erabiltzeko eskaeraren prozedura

Aplikazioen artean elkarrizketa bat ezarri behar duten Administrazio publikoetako Unitateek eskaera idatzi bat bidali beharko diote Aurrekontu Administrazioan fitxategiaz arduratzen den kasuan kasuko arduradunari. Idatzia nori bidali behar zaion jakiteko, sartu informazio-sistemen katalogora Aurrekontu Administrazioaren Internet atarian (https://www.pap.hacienda.gob.es), eta bulego birtualean sakatu “Informazio Sistemen Katalogoa” https://www.pap.hacienda.gob.es, a través de la opción “Catálogo de Sistemas de Información” de la oficina virtual.

Agertuko den pantailan, hautatu “Kanpo-erabiltzaileentzako informazio-sistemak” aukera”.

Jarraian agertuko den pantailan ikusiko duzu kanpo-erabiltzaileek erabil ditzaketen sistemen zerrenda eta informazio-sistemetara sartzeko baimena emango duen fitxategi-arduraduna agertuko da bakoitzean.

Eskaera idatzia “Fitxategiaren arduraduna” izeneko zutabean dioen arduradunaren posta elektronikora bidaliko da elektronikoki sinatuta, edo ohiko posta bidez paperean eskuz sinatuta, Arduradunak azken aukera hori onartzen badu. Halaber, Unitateko informatika teknikariaren edo teknikarien, edo kasuan kasu, zerbitzu horretarako kontratatu duen enpresaren harremanetarako kontaktuari buruzko informazioa gehituko da. 

Elkarreragin nahi den informazio-sistemaren fitxategiaren arduradunak, onartu ostean, arazo teknikoetarako kontaktuaren informazioa bidaliko du OIParen Ustiapeneko IV. Dibisioaren zentroko Arduradunaren posta elektronikora.

OIParen Ustiapeneko aipatu IV. Dibisioak harremanetarako pertsonari edo pertsonei bidaliko die, era berean, dokumentazio teknikoa eta laguntza teknikorako pertsonen datuak konexioa ezartzen laguntzeko.

Hasiera batean proba-plataforma baterako konexioa ezarriko da eta, bi alderdiek onartzen dutenean, benetako plataformarako konexioa ezarriko da..

Web zerbitzuetara sartzeko proben prozedura teknikoa gerora erabiltzen hasteko

Eskaera onartu ondoren, arestiko paragrafoan xedatutakoaren arabera, OIParen Ustiapeneko IV. Dibisioko teknikariak erakunde eskatzaileak adierazitako harremanetarako pertsonarekin jarriko da harremanetan informazio trukerako elkarlanean hasi ahal izateko.

Administrazio, erakunde edo entitate publiko interesduneko sail teknikoak edo zerbitzu horretarako kontratatu den enpresak Administrazioaren edo administrazio-jarduerak egiteko baimena duen edo antzeko erakunde edo entitate publikoaren zigiludun egiaztagiria bidaliko du (kode publikoarekin soilik esportatuta) OIParen Ustiapeneko IV. Dibisioko Sisteman Integrazio Sailak adierazten dion helbidera posta elektroniko bidez, eta administrazioaren erakundearen IFK adieraziko da erakundea bera bada prozedura egiten duena (edo prozedura egiten duen enpresarena)..

Egiaztagiria jaso ondoren unitateak egokia eta benetakoa dela egiaztatuko du eta ESKULIBURU TEKNIKOA ZEHATZ-MEHATZ delakoa bidaliko dio posta elektroniko bidez. Aipatu eskuliburuan zehazten da beharrezko informazio teknikoa, baita adibide-programak JAVA eta .NET-en eta probaldian laguntza teknikoa nola lortu ere. Era berean, OIPren Kontabilitate eta Kontrolaren alorreko Aplikazioen I. Dibisioak KANPO-APLIKAZIOEN ETA INFORMAZIO-SISTEMEN ELKARRERAGINGARRITASUNA izeneko dokumentua helaraziko du, konektatu nahi den sistemari dagokiona, eta bertan azalduko da baita ere informazioa trukatu ahal izateko zein baldintza bete behar diren..

Probak behar bezala amaitu ostean, funtzionamenduan jartzeko prozedurari jarraituko zaio.

Konexioa nahi duen Administrazio, erakunde edo entitate publiko interesdunaren sail teknikoak zigiludun egiaztagiria bidaliko dio (kode publikoarekin soilik esportatua) IFKarekin batera OIParen Ustiapeneko IV. Dibisioaren Sistemen Integrazio Sailari. Unitateak egiaztagiria egokia eta benetakoa dela egiaztatu ostean, ESKULIBURU TEKNIKOA ZEHATZ-MEHATZ izeneko dokumentua bidaliko du posta elektronikoz. Bertan zehazten da beharrezko informazio teknikoa, baita adibide-programak JAVA eta .NET-en eta funtzionamenduan jartzeko prozesuan laguntza teknikoa nola lortu ere.