Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

Fakturen kontabilitateko erregistroa. Sortze araua

Fakturen kontabilitateko erregistroa. Sortze araua

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa sektore publikoan sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta, bere 8. artikuluan araupetzen du, Herri Administrazio guztietarako fakturen kontabilitate erregistro bat sortu behar dela, hurrengo baldintzetan:

  1. Lege honen aplikazio esparruak barne hartutako subjektu bakoitzak fakturen kontabilitateko erregistro bat edukiko du eta kontabilitateko zeregina esleitu zaion administrazio organoa edo unitatea aipatutako erregistroa kudeatzeaz arduratuko da.
  2. Fakturen kontabilitateko aipatutako erregistroa kontabilitateko informazio sistemarekin lotuta edo haren barruan izango da.

Hau da, fakturen kontabilitateko erregistro bat izango da legeko aplikazio esparruak barne hartutako entitate publiko bakoitzeko, eta ez Herri Administrazio bakoitzeko.