Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak egiten du urtero Estatuaren Kontu Orokorra estatuko sektore publikoa osatzen duten erakundeen urteko kontuekin, eta Gobernuari aurkezten dio hark Kontuen Auzitegiari bidal diezaion txostenean aztertutako urtearen hurrengo urteko urriaren 31 baino lehen. Kontu Orokor horrek ematen ditu ondare- eta finantza-egoerei buruzko informazioa, ondarezko emaitza ekonomikoa eta estatuko sektore publikoko aurrekontuaren gauzatzeari buruzko informazioa.