Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 135. artikuluak ezartzen duenez, Gorte Nagusiek gobernuari egoki deritzoten informazioa eskatzeko ahalmenari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, hilero, aurrekontuak betearazteari buruzko informazioa jarriko du Diputatuen Kongresuko eta Senatuko aurrekontu-batzordeen eskura. Xedapen hau betetzeko, Estatuko Administrazio Orokorrerako Kontabilitate Instrukzioa onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3067/2011 Aginduan ezarritako edukia oinarritzat hartuta egin da argitalpen hau.