Aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege Orokorrak, azaroaren 26koak, 37.2 artikuluan ezartzen du Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuarekin batera aurreko urteko aurrekontuen likidazioa aurkeztuko dela dokumentazio osagarri gisa. Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak artikulu hori betetzeko egin du argitalpen hau, eta bereizi egin ditu Estatuko Administrazio Orokorraren, organismo autonomoen, estatu-agentzien eta beste organismo publiko batzuen aurrekontu-likidazioak, gastu-aurrekontu mugatzaileko kredituak dituztenak, eta ustiapen- eta kapital-aurrekontuei dagozkienak.