Europar Batasunari gehiegizko defizitaren prozeduraren (PDE) testuinguruan jakinarazteko eredua. Kontseiluaren 479/2009 (EE) Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera (Kontseiluaren 679/2010 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen erregelamendu hori): "Estatu kideek Batzordeari (Eurostat) jakinaraziko dizkiote aurreikusitako eta benetako defizit publikoak eta aurreikusitako zor publikoaren mailak eta benetako zor publikoaren mailak urtean bi aldiz, lehenengoa uneko urteko apirilaren 1a baino lehen (n urtea) eta bigarrena n urteko urriaren 1a baino lehen."