Honako hauek dira estatistika honetan ageri diren administrazio publikoen sektoreko hiru azpisektoreen SEC definizioa:
- Administrazio zentrala: Azpisektore horretan biltzen dira Estatuko administrazio-organo guztiak eta beste organismo zentral batzuk, zeinen eskumena, normalean, lurralde ekonomiko osora hedatzen baita, administrazio zentralaren beraren gizarte-segurantzako funtsak izan ezik.
- Eskualdeko administrazioa: Azpisektore hori erakunde-unitate bereiziak osatzen dituzten administrazio-motek osatzen dute. Administrazio publikoaren zenbait funtzio, gizarte-segurantzako funtsak izan ezik, administrazio zentralarena baino maila baxuagoan eta toki-korporazioena baino maila altuagoan gauzatzen dituzte.
- Gizarte Segurantzaren funtsak: «Gizarte-segurantzako funtsak» azpisektorean erakunde-unitateak, unitate zentralak eta lurralde-unitateak sartzen dira. Horien jarduera nagusia gizarte-prestazioak ematea da, eta honako bi irizpide hauek betetzen dituzte:
a) biztanleriaren talde jakin batzuk sisteman parte hartzera edo kotizazioak ordaintzera behartuta daude, lege- edo arau-xedapenei jarraiki, eta
b) ikuskapen-erakunde edo enplegatzaile gisa betetzen duten zeregina alde batera utzita, herri-administrazioen erantzukizuna da unitate horiek kudeatzea, kotizazioak eta prestazioak ezartzeari edo onartzeari dagokionez.