Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
UE23, Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Aurkezpena

Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala Europar Batasunaren interesak babesteko ekintzak koordinatzeaz arduratzen den Europar Batasunaren organoa da, Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Europako Bulegoarekin (OLAF, gaztelaniaz) elkarlanean.

Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiaren barne dago eta, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 25. xedapen gehigarriaren arabera hauek dira bere eginkizunak:

  1. Estrategia nazionalen eratze eta abiaraztea bideratu eta Europar Batasunaren finantza-interesak babesteko beharrezkoak diren lege eta administrazio aldaketak sustatu.
  2. Europar Batasuneko funtsen kudeaketarako sistema nazionaletan izan litezkeen urritasunak identifikatu.
  3. Erakunde nazionalen eta OLAFen arteko irregulartasun eta iruzur susmoen koordinazio eta informazio bideak ezarri.
  4. Iruzurraren prebentzio eta honen aurkako borrokarako prestakuntza sustatu.