Kontu Orokorreko formatu normalizatuko XML fitxategiak zein CONTALOC taxonomiaren araberako XBRL fitxategiak bistaratzeko, horiek HTML formatura aldatzen dituzten bistaratzaile bana garatu dira; hartara, web-nabigatzaile batean ikusten ahal dira paperezko txostenen itxura beraz.
XBRL-CONTALOC taxonomia berria ezartzeko eta, etorkizunean, tokiko erakundeen eta haien organismo autonomoen urteko kontuen formatu normalizatu gisa erabili ahal izateko, XML fitxategiak XBRL-CONTALOC bihurtzeko aukera ematen duen bihurgailu bat sortu da.