Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 135. artikuluak ezartzen duenez, Gorte Nagusiek gobernuari egoki deritzoten informazioa eskatzeko ahalmenari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, hilero, aurrekontuak betearazteari buruzko informazioa jarriko du Gorte Nagusien eskura, Aurrekontu Bulegoaren bitartez. Agindu hori betetzeko, argitalpen hau egiten da uztailaren 14ko EHA/2045/2011 Aginduan ezarritako edukian oinarrituta. Agindu horren bidez, Estatuko Administrazio Instituzionalerako Kontabilitate Jarraibidea onartu zen.