Ir al contenido
Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

Kontabilitate nazionala. Urteko seriea. Administrazio publikoen zergak eta gizarte-kotizazioak

KSEk honela definitzen ditu zergak: administrazio publikoek edo Europar Batasuneko erakundeek bildutako kontraordainik gabeko nahitaezko ordainketak, eskudirutan edo jenerotan egindakoak. Lehen bereizketa-mailan, SEC delakoak honela sailkatzen ditu zergak: ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zergak (D.2); errentaren gaineko zergak, ondarea, eta abar. (D.5); kapitalaren gaineko zergak (D.91).

Gizarte-kotizazioak honela definitzen dira: prestazio sozialen ordainketa ziurtatzeko asmoz etxeek gizarte-aseguruen sistemei ordaintzen dizkieten kotizazio efektiboak edo egotziak. Gizarte-kotizazioek honako hauek hartzen dituzte beren baitan: enplegatzaileek ordaindu beharreko gizarte-kotizazio efektiboak (D.611); enplegatzaileek ordaindu beharreko gizarte-kotizazioak (D.612); familien konturako gizarte-kotizazio efektiboak (D.613).

Taula honetan, zerga eta gizarte-kotizazioengatiko diru-sarrerak ageri dira, zergaren eta gizarte-kotizazioaren arabera xehatuta; horiek administrazio publikoen sektoreko azpisektore bakoitzaren baliabideak dira (administrazio zentrala, eskualdekoa, tokikoa eta gizarte-segurantzako funtsak).