Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 135. artikuluak ezartzen duenez, Gorte Nagusiek egokitzat jotzen duten informazioa Gobernuari eskatzeko duten ahalmenari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak, hilero, aurrekontuak betearazteari buruzko informazioa emango die Gorte Nagusiei Aurrekontu Bulegoaren bitartez. Agindu hori betetzeko, azaroaren 8ko EHA/3067/2011 Aginduak, Estatuko Administrazio Orokorrerako kontabilitate-jarraibidea onartzekoak, ezarritako edukian oinarrituta egiten da argitalpen hau.