Gehiegizko defizitaren prozedura (PDE) aplikatzeko testuinguruan erabilitako metodo, prozedura eta iturrien inbentarioa. 2025eko apirila.
Defizitaren eta zorraren datu errealak biltzeko erabilitako metodo, prozedura eta iturrien inbentarioa egitea eta argitaratzea aurreikusita dago Kontseiluaren 479/2009 Erregelamenduan, gehiegizko defizitaren kasuan aplikatu beharreko prozedurari buruzko Protokoloaren aplikazioari buruzkoan.
Erregelamenduak 9. artikuluan ezartzen duenez, estatu kideek Batzordeari (Eurostat) inbentario xehea emango diote, defizitari eta zorrari buruzko datu errealak biltzeko erabilitako metodo, prozedura eta iturriei buruzkoa, bai eta datu horiek oinarri dituzten kontu publikoei buruzkoa ere. Batzordeak (Eurostat) finkatutako jarraibideen arabera egingo dira inbentarioak, CMFBri aurretiaz kontsulta eginda. Estatu kideek estatistika-datuak biltzeko hartutako metodoak, prozedurak eta iturriak berrikusi ondoren eguneratuko dira inbentarioak. Estatu kideek beren inbentarioak argitaratuko dituzte.
2025eko apirilean argitaratutako bertsio eguneratuak Eurostat Manual on Government Defizt and Debt – Developation of ESA 2010, 2022 edition-en eskuliburuan egindako aldaketak jasotzen ditu.