Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 135. artikuluak ezartzen duenez, Gorte Nagusiek egokitzat jotzen duten informazioa Gobernuari eskatzeko duten ahalmenari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak, hilero, aurrekontuak betearazteari buruzko informazioa emango die Gorte Nagusiei Aurrekontu Bulegoaren bitartez. Agindu hori betetzeko, Estatuko Administrazio Instituzionalerako Kontabilitate Instrukzioa onartzen duen uztailaren 14ko EHA/2045/2011 Aginduak ezarritako edukian oinarrituta egiten da argitalpen hau.