Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

XBRL CONTALOC taxonomia

Aplikazio-eremua eta taxonomiaren helburua

Taxonomiaren helburua da toki-entitateei eta haien erakunde autonomiadunei laguntzea kanpo-kontroleko organoei urteko kontuen berri ematen; haren bidez, toki-erakundeek errazago prestatu eta helaraziko dute informazioa, eta kanpo-kontroleko organoek errazago jaso eta tratatuko dute.

CONTALOC taxonomiak tokiko kontabilitateko eredu normalaren, sinplifikatuaren eta oinarrizkoaren argibideetan araututako urteko kontuak osatzen dituzten dokumentuetako informazioa biltzen du. Kontu horiek Ekonomiako eta Ogasuneko ministroaren 2004ko azaroaren 23ko kasuan kasuko aginduen bidez onartu ziren. Eredu normaletan eta sinplifikatuetan, egiaztapen-balantzea gehitu zaio informazio horri.

JabeaEstatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak zehazten du, XBRL España elkarteak aztertua eta izapidetua, eta Aurrekontuetako Administrazioaren Interneteko atarian argitaratua (www.igae.pap.hacienda.gob.es)
Jaulkitze-data2010-01-20
Taxonomiaren egoeraAmaierako egoera
Onarpen-mailaBerrikusteko prozesuan
Taxonomiaren bertsioa1.0
Erabilitako XBRL zehaztapenaren bertsioaZehaztapena XBRL 2.1 de 2003-12-31 + corrected errata 2006-12-18 (Recommendation).
Kontaktua

Iritzi eta esperientziak trukatzeko: XBRL CONTALOC taxonomia-foroa

Gorabehera edo kontsultetarako: soportebasical@igae.hacienda.gob.es

Iruzkinak

Hasiera batean, CONTALOC taxonomia bi taxonomiaren batura gisa konfiguratu zen: ICEL (toki-entitateen eta toki-erakunde autonomiadunen urteko kontuak) eta LENLOC (toki-entitateen eta haien erakunde autonomiadunen aurrekontuaren likidazioa), entitate horiek eman behar duten informazio ekonomiko eta finantzarioa errazago helarazteko.

Bi taxonomiak egoera desberdinetan daudenez (ICEL, prestatzen, eta LENLOC, garatuta eta erabiltzen), utzi egin da hasierako konfigurazio hori. Horrenbestez, CONTALOC ICEL izango da aurrerantzean, eta LENLOC taxonomiak indarrean jarraituko du, haren aplikazio praktikoan izandako lorpenak ahalik eta errentagarrien bihurtzeko.

Aurrizkiak eta Namespace izenekoak

Eredu normala: contaloc-n

https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-n/2009-mm-dd

Eredu sinplifikatua: contaloc-s

https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-s/2009-mm-dd

Oinarrizko eredua contaloc-b

https://www.pap.hacienda.gob.es/es/fr/gaap/contaloc/contaloc-b/2009-mm-dd

Taxonomiaren kokapen fisikoa

Eredu normala:

https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-n.xsd

Eredu sinplifikatua:

https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-s.xsd

Oinarrizko eredua:

https://www.pap.hacienda.gob.es/ficherosxsd/contaloc/contaloc-b.xsd

Taxonomia bateraezinakBat ere ez
Laburpen-dokumentua CONTALOC-Descripción.pdf
Beste taxonomia batzuekiko erreferentziakEz dago beste ezein taxonomiaren erreferentziarik
XBRL txostenak, adibide gisa

Eredu normala:

NIF_2009_NOR_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL

Eredu sinplifikatua:

NIF_2009_SIM_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL

Oinarrizko eredua

NIF_2009_BAS_CUENTA-ENTIDADLOCAL.XBRL

Fitxategi guztiak CONTALOC_v1.0.zip
Ikustailea

Taxonomiarekin bat datozen XBRL txostenak paperean aurkezten diren txostenen antzeko formatuan ikusteko, ikustaile bat garatu da, eta, hari esker, web-arakatzaile batean agertuko zaigu instantzia batean jasotako txostenetako bakoitza. XBRL CONTALOC ikustailea eremu honetako "Tresnak" atalean deskarga daiteke.

Bihurgailua

XBRL CONTALOC taxonomia berria errazago ezartzeko eta, etorkizunean , toki-entitateen eta haien erakunde autonomiadunen urteko kontuetarako formatu normalizatu gisa erabiltzeko, XML fitxategiak XBRL-CONTALOC bihurtzeko aukera ematen duen aplikazio bat garatu da. XML formatutik XBRL CONTALOC formaturako bihurgailua eremu honetako "Tresnak" atalean deskarga daiteke.