Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

Finantza-kontrol iraunkorra eta kontu-ikuskaritza publikoa

​IGAEk urtero egiten ditu finantza-kontrol iraunkorreko lanak baita kontu-ikuskaritza publikoak ere estatuko sektore publikoari buruz, arrisku-analisiak ardatz

Kontu-hartzaileen sareko taldeak, batetik, Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiaren zerbitzu zentraletakoak dira, Kontu Ikuskaritzaren Bulego Nazionalaren bidez, Gizarte Segurantzako Esku Hartzailetza Nagusiaren bidez eta Defentsako Kontu-hartzailetza Nagusiaren bidez, eta bestetik, egitura deszentralizatukoak daude, hala nola, ministerioetakoak, zuzendaritza-organoetakoak eta kontu-hartzailetza delegatua dagoen beste erakunde publikoetakoak, baita lurralde nazional osoan dauden eskualde eta lurraldeetako esku-hartzailetzakoak ere.

Hainbat zentro, erakunde eta entitatetan, informazio ekonomiko-finantzarioa dakarten informazio eta komunikazio teknologia-sistemak nola funtzionatzen duten berrikusteko jarduerak egiten dira. Horregatik, profesional espezializatuak ditugu, eta Aurrekontu Informatikoaren Bulegoaren Informatika Kontu Ikuskaritza Zerbitzuan egiten dute lan. Diziplina anitzetan banatzen dira kontu-ikuskaritza taldeak, eta besteak beste ezarritako helburuen arabera, segurtasunari buruzko kontu-ikuskaritza zerbitzuak, datu-probak eta/edo betetze kontu-ikuskaritzak diren kontuan hartuta egiten dute lan.

Kanal honen bidez, IGAEk xedatutako ebazpenak, instrukzioak, arauak eta ohar teknikoak ikusi ahal izango dira, eta era berean, kontu-ikuskaritzen txostenen segimendu-aldizkaria kontsultatu ahal izango da.