Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

RCF erregistroan onartutako faktura elektronikoaren formatua

Fakturen kontabilitateko erregistroa. RCF erregistroan onartutako faktura elektronikoaren formatua

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa Sektore Publikoan sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeko 5. artikuluak, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta, faktura elektronikoen formatua ezarri du eta haien sinadura elektronikoa zehaztu du, honako baldintzetan:

Herri Administrazioetara igortzen diren faktura elektronikoek egituratutako formatua eduki eta onartutako ziurtagiri batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratua izan beharko dute, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuaren 10.1.a) artikuluari jarraiki. Beraren biez, fakturatzeko obligazioak araupetzen dituen Araudia ontzat eman zen.

Gobernuko presidenteorde eta Presidentziako ministroaren aginduz, eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak zein Industria, Energia eta Turismoko Ministerioak hala eskatuta, faktura elektrikoaren formatua zehaztuko da, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialari aditu eta gero. Horrez gain, onartuko da baldintza hauek betetzen dituen onartutako ziurtagiri batean oinarritutako zigilu elektroniko aurreratua:

  1. Ziurtagiriak identifikatu beharko du faktura elektronikoan zigilua jartzen duen pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko entitatea, bere izen edo arrazoi sozialaren eta bere identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez.
  2. Zigilu elektroniko aurreratua eskatu ahal izango da bai bere ordezkaritza egiaztatzen duen pertsona fisikoa bertan agertzearen bidez, bai baliabide elektronikoen bidez NAN elektronikoa aurkeztuz eta ordezkaritzako boterea egiaztatzen duten agiriak igorriz, paperezko formatuan zein formatu elektronikoan.

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa Sektore Publikoan sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeko bigarren xedapenak, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta, dio Gobernuko Lehendakariordearen eta Lehendakaritzako Ministroaren Ministerio Agindua ontzat ematen ez den bitartean (aurretik aipatutakoa), Herri Administrazioetara igortzen diren faktura elektronikoek Facturae faktura elektronikoaren egituratutako formatuarekin bat egingo dutela, , 3.2. bertsioa, eta baita sinadura elektronikoarekin ere, XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES) zehaztapenarekin bat eginez.

Beste alde batetik, Lege beraren bigarren xedapen iragankorrak arautzen du , aitortutako ziurtagiri elektroniko batean oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren edukia garatzen ez den bitartean, Administrazio Publikoei aurkeztutako fakturak benetakotzat eta osotzat joko dira baldin eta ziurtagiri elektronikoak baliozkotzeko plataforman ontzat emandako ziurtagiri batekin batera badoaz @Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren sinadura.