Logotipo del Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Logotipo de la Intervención General de la Administración del Estado.
Administración Presupuestaria

FAQ

Fakturen kontabilitateko Erregistroa

AGEko (FACe) faktura elektronikoen sarrerako Puntu Nagusia

Administrazio Erregistroa.

Fakturen izapidea

Fakturen Kontabilitateko Erregistroa

Nola funtzionatzen du?

Fakturak administrazio erregistro batean aurkeztuko dira eta ondorenkontabilitateko bulegora igorriko dira, fakturen kontabilitateko erregistroanadierazteko, AGEko faktura elektronikoen sarrerako puntu nagusiaren bidezetorritako fakturei dagokienez. Bertan, idazpen bat sortuko da erregistroelektroniko  komunean. Kontabilitateko bulegoak fakturen kontabilitatekoerregistroan faktura guztiak adieraziko ditu, bai paperezkoak eta baielektronikoak, garapeneko legean eta aginduan aurreikusitako salbuespenekin.Adierazpen honen ondorioz, faktura identifikatzeko kode bat sortuko da fakturenkontabilitateko erregistroan, eta hura izapide guztietan adierazi beharkoda.

Fakturen kontabilitateko erregistroan adierazitako eta kontabilitatekobulegoak egiaztatutako fakturak dagozkien izapidetze unitateei banatukozaizkie, bidezkoa bada, faktura igorri zuenaren ondasunaren entregarekin edoeskainitako zerbitzuarekin ados izatearen prozedura eta derrigortasunonespenaren espedientearekin lotutako gainontzeko jarduerei heltzeko.

Fakturak barne hartu behar dituzten espedienteen izapidetze unitateekfakturen kontabilitateko erregistroari adieraziko edo jakinaraziko diotefakturarekin ados daudela edo ez daudela ados. Lehenengo kasuan, derrigortasunonespena igorriko dute eta bigarren kasuan, berriz, faktura itzuliko dutekontabilitate bulegoaren bidez.

Halaber, fakturen kontabilitateko erregistroak kontabilitate bulegoeialdian-aldian eskakizunak egingo dizkie, derrigortasuna onartzeko daudenfakturei dagokienez.

Nor sartu daiteke RCF erregistroan?

Kontabilitate bulegoak sar daitezke, fakturak fakturen kontabilitatekoerregistroan adierazteko, eta izapidetze unitateei zuzenduriko eskakizunakkudeatzeko ondorioetarako.

Izapidetze unitateak sar daitezke, fakturarekin ados daudela edo ez daudelaadierazteko, eta eskakizunen jarraipena burutzeko ondorioetarako.

Nolakoa da SIC-en RCF modulua?

SIC'3 sisteman hartzen du parte. SIC'3 sistemari erantsi zaizkionosagarrizko prestazioak dira.

Zein eremu behar ditu?

Gai honetarako erantzuna fakturen kontabilitateko erregistroaren baldintzafuntzionalak eta teknikoak araupetzen dituen Agindu proiektuaren 5. artikuluanezartzen da.

Kontabilitate bulegoak erregistratuko ditu administrazio erregistroakigorritako fakturak, eta bakoitzari, aipatutako faktura adierazitakoerregistroan identifikatzeko kode bat esleituko dio. Kode hori izapideguztietan adierazi beharko da.

Faktura elektronikoei dagokienez, faktura elektronikoen sarrerakodagokion Gune nagusiak igorri edo eskuragarri jarri behar duen erregistroarenxedeko informazioa, faktura bakoitzeko, zera izango da: faktura elektronikobera, aipatutako Gunearekin lotutako erregistroan esleitutako erregistroidazpen zenbakia, eta erregistro idazpenaren data eta ordua.

Paperezko fakturei dagokienez, kontabilitate bulegoak fakturenkontabilitateko erregistroan ohar bat sortuko du, jasotako faktura bakoitzeko,eta faktura bakoitzeko, gutxienez, honako informazioa bilduko du:

  • Fakturaren bidalketa-data.
  • Faktura administrazio erregistroan aurkeztu den data.
  • Identifikazio Fiskaleko zenbakia edo faktura igorri duenaren identifikazio zenbaki baliokidea.
  • Faktura nahita nahiez igorri behar duenaren izen-abizenak, arrazoi edo izen sozial osoa.
  • Fakturaren zenbakia eta, dagokionean, serie-zenbakia.
  • Eragiketaren zenbatekoa, BEZa barne (edo zerga baliokidea).
  • Zenbatekoa adierazi den unitate monetarioa, ISO 4217 Alpha-3 kodearen arabera.
  • Eta fakturan adierazitako organo eskudunaren, izapidetze unitatearen eta kontabilitate bulegoaren kodea, administrazio unitateen DIR3 direktorioaren arabera, Herri Administrazioetako Estatuko Idazkaritzak kudeatuta.

Halaber, paperezko fakturaren kopia digitalizatua erantsi ahal izangoda.

Fakturen kontabilitateko erregistroan jasotako bai faktura elektronikoaketa bai paperezkoak, horiek izapidetzeko eskudun diren dagozkion organoetarabanatu baino lehen, baliozkotu beharko dira kontabilitate bulegoaren bidez.Okerreko daturen bat aipatutako organo eskudunei fakturak banatzeko eragoztendieten datuak atzemango balira, edo fakturak ez balira kontabilitate bulegoareneskumenekoak izango, atzera botako ditu eta jatorrizko administrazioerregistroa itzuliko ditu, horren zergatia adieraziz. Hori guztia fakturenkontabilitateko erregistroan bertan adieraziko da.

Kontu-hartzaile Ordezkarirako sarbideak?

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa Sektore Publikoan sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeko 12. artikuluaren arabera, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta: IGAE-k eskuragarri izango du justifikazio dokumentazioa, fakturen kontabilitate erregistroan adierazitako informazioa, eta kontabilitatea, edozein unetan.

AEATerako sarbideak?

AEAT-ek ez du fakturen kontabilitate erregistroa eskuragarri izango. Hala ere, faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa Sektore Publikoan sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 legeko 13. artikuluaren arabera, 2013ko abenduaren 28an BOEn argitaratuta: Fakturen kontabilitate erregistroek Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari bidaliko diote, bide telematikoaz, jasotako fakturei buruzko informazioa, kontrolatu beharreko zergei eta fakturazioari dagozkien obligazioak betetzen direla ziurtatzeko.

¿Nola grabatzen da sarrera-data RCF-n??

Paperezko euskarrian iristen diren fakturetan, erregistroaren sarrera-data eskuz atzeman beharko da, eta baita gainontzeko nahitaezko datuak ere.

Faktura elektronikoei dagokienez, erregistroko sarrera-data eta gainontzeko datuak modu automatikoan adieraziko dira.

¿Nola grabatzen da adostasuna/desadostasuna eta adostasunaren data RCF-n?

Izapidetze unitateak adostasuna eta desadostasuna eta dagokion data adieraziko ditu, bai SIC'3-en fakturen kontabilitate-erregistroan zuzenean, ez badu bestelako baliabiderik edo bati, SOROLLLA2 inbentarioan. Azken horrek informazio hori automatikoki jakinaraziko dio SIC'3-en fakturen kontabilitate erregistroari.

¿Noiz grabatzen da betebeharra onesteko data RCF-n?

Betebeharra onesteko data SIC'3-en fakturen kontabilitate erregistroan modu automatikoan adieraziko da, onetsitako betebeharra kontabilitatean erregistratzen denean. Horretarako, kontabilitate dokumentuak nahita nahiez eduki behar ditu fakturen kontabilitate erregistroak esleitutako fakturak identifikatzeko kodeak.

¿Noiz grabatzen da ordainketaren data  SIC'3-en RCF-n?

Ordainketa data SIC'3-eko fakturen kontabilitate erregistroan modu automatikoan adieraziko da, ordainketa materiala egiterakoan.

SIC'3-en RCF-ek SOROLLA2 inbentarioarekin bat egitea

SOROLLA2 eta SIC'3-en RCF bateratuta daude, izapidetze unitateari dagozkion fakturen kontabilitate erregistroan jasotako eta ontzat emandako faktura elektronikoak automatikoki deskargatzeko, eta adostasuna eta desadostasuna adierazteko, bai faktura elektronikoei eta bai paperezko fakturei dagokienez, SOROLLA2 inbentarioren bidez.

RCF-ek SIC'3-ekin bat egitea

Fakturen kontabilitate erregistroa SIC'3-en zati bat da. Horrenbestez, betebeharra onetsi zaien kontabilitate eragiketa eta ordainketa eragiketa guztiak, automatikoki, fakturen kontabilitate erregistroan adierazten dira.

Fakturen barne sartzeko datu berriak, SIC'3-en RCF-n erregistratzeko

TRLCSPko hamahirugarren osagarrizko xedapenaren arabera, ekintzaileei laguntzeko eta enplegua zabaltzearen eta igotzearen alde egiteko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 legearen zazpigarren amaierako xedapenak adierazita, "xedapen hau indarrean sartu ondoren, ontzat ematen diren kontratuak prestatzeko administrazio klausulen pleguetan, kontabilitate publikoan eskumenak dituen administrazio organoaren identifikazioa adieraziko da, eta baita kontratazio organoa eta hartzailea ere. Azken horiek dagokion fakturan adierazi beharko dira".

Hori are garrantzitsuagoa da faktura elektronikoaren kasuan. Bertan, aipatutako unitateak identifikatu behar dira administrazio unitateetako direktorioaren DIR3 kode egokiaren bidez.

AGEko (FACe) faktura elektronikoen sarrerako Gune Orokorra

SIC'3-en RCF-ek FACe-rekin bat egitea

Fakturen kontabilitateko erregistroak faktura elektronikoak automatikoki jasoko ditu FACe-tik, kontabilitate bulegoak ondoren ontzat emateko aukera bazterrean utzi gabe.

Izapidetze unitateek FACe-n garatutako jarduerak

Faktura elektronikoak jasotzeko prest dagoen izapidetze unitate bakoitza izapidetze unitatea bera eta zerbitzua ematen dien kudeaketa-organoak administrazio unitateen DIR3 direktorioan altan emanda egoteaz arduratu behar da, eta baita dagokion kontabilitate bulegoan ere.

Nahiz eta urtarrilaren hasieran eskuragarri ez izan, FACe-k faktura elektronikoak jasotzeko prest dauden kudeaketa organoei eta izapidetze unitateei buruzko informazioa barne hartzea nahi da, sinkronizazio automatikoaren bidez, SIC'3-n zuzenean kudeatzen diren tauletatik abiatuta.

Dena den, sinkronizazio automatikoaren prozesu hau ez da eskuragarri izango urtarrilaren hasieran, beraz, erakundeak nahi izanez gero, administrazio unitateen DIR3 direktorioan altan emanda izateaz arduratu beharko da.

FACe - Sorolla2-RCF arteko integrazioa erabat garatu da

Urtarrilean zehar, FACe-SIC'3 kontabilitate erregistroa - SOROLLA2 arteko erlazioa eskuragarri izango da, ziur aski mugaren batekin, esaterako: fakturen kontabilitate erregistroaren unitateak FACe-rekin sinkronizatzea.

Hala ere, ohartarazi behar da SOROLLA2 ez dela FACe-rekin zuzenean erlazionatzen, baizik eta beti SIC'3-en fakturen kontabilitate erregistroaren bidez.